Mundua

Austriako Alpeetan zortzi hildako izan dira aireko istripuan

Kirol hegazkin eta helikoptero batek elkar jo dute.

2007ko martxoaren 5a
16:25
Entzun
Austriako Alpeetan, Schuttdorf herriaren inguruan, aireko istripua gertatu da gaur goizean 10:53 aldera, kirol hegazkin eta helikoptero baten artean, Austriako Gurutze Gorriko arduradunek esan dutenez, eta denak hil dira, zortzi: helikopteroan zihoazen zazpi lagunak eta kirol hegazkineko pilotua.

Istripua hainbat lagunek ikusi dute, eskiatzeko pistak baitaude han inguruan. Helikopteroak eta hegazkinak elkar jo eta biek su hartu dute segituan. Gurutze Gorriak adierazi du istripua ez dela gertatu eguraldiagatik, "giroa ona" baita gaur han. Oraingoz, ez dakite zer dela-eta jazo den ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.