mundua

Autobus istripua izan da eta 26 pertsona hil dira Malaysian

Turisten autobusa zen, eta hildako gehienak Thailandiakoak dira. 22 pertsona momentuan hil dira, eta beste lau autobusera bidean.

2010eko abenduaren 20a
12:40
Entzun
Malaysian 26 pertsona hil dira istripu baten ondorioz. Turistentzako prestatutako autobus batek izan du istripua, eta bertan zihoazen gehienak Thailandiako turistak zirela adierazi du bertako Poliziak. Errepideko erdibitzailea jo du autobusak, orduan, alboko errailera pasa eta irauli egin da. 22 pertsona momentun hil dira, eta gainontzeko lauak ospitalera bidean zihoazela.

Guztira 37 turista thailandiar zeuden bi pisuko autobusean, eta autobuseko bi gidariak eta turismo gidariak Malaysiakoak ziren. Poliziak jakitera eman duenez, Kuala Lumpurera bidean zihoazen, eta istripuaren ondoren 100 polizia eta suhiltzaile inguru izan dira erreskate lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.