Espainiako Konstituzioa elkarbizitzarako ituna izan zela gogorarazi du Zapaterok eta elkarbizitza horretan jarraitu behar dela." Autodeterminazio eskubidea deiturikoa nazioarteko zuzenbidean bakarrik aipatzen da deskolonizazio prozesuei zuzenean lotuta". Zapateroren hitzetan autodeterminazioak ez du lekurik estatu demokratikoetan. Horrela erantzun du Zapaterok Josu Erkoreka EAJko diputatuak joan den astean autodeterminazio eskubideari buruz esandakoa argitzeko eskatu dionean.
Josu Erkoreka EAJko diputatuak gezurtatu egin du zapaterok esandakoa eta autodeterminazio eskubiderik gabe Europak zentzurik ez lukeela izango azaldu du. "Zipre, Malta, Letonia, Estonia...ez lirateke existituko. Egungo Europak ez luke zentzurik izango autodeterminazio eskubiderik gabe". Duela 25 urte PSE-EEk defendatu zuen autodetrminazio bera ukatzea leporatu dio Erkorekak Zapaterori.
Baketzea
Autodeterminazio eskubidea ukatu du Zapaterok
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ukatu egin du autodeterminazio eskubidea. Halaber Espainiako Konstituzioa defendatu du eta hitzartutako arauak errespetatzeko deia egin du Espainiako Gobernuko presidenteak. Kongresuko kontrol saioan azaldu duenez, autodeterminazio eskubideak ez du lekurik egungo espainiar estatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu