Iran

Auzi nuklearra Segurtasun Kontseilura ez eramatea proposatu die Chiracek sei potentziei

Irango programa nuklearraren auzian proposamen bat egin du Jacques Chirac Frantziako presidenteak. AEBei, Errusiari, Txinari, Frantziari, Erresuma Batuari eta Alemaniari luzatu die proposamena: uko egin diezaiotela krisia NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura eramateari. Chirac baikor agertu da Europe 1 irratian egin dioten elkarrizketan eta ziurtatu duenez "elkarrizketaren bidez irtenbideak aurkitu ditzakegu".

2006ko irailaren 18a
19:48
Entzun
Frantziako presidentearen aburuz, Iranek, Segurtsuan Kontseiluan beto eskubidea duten bost potentziek (AEB, Errusia, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua) eta Alemaniak "negoziaziorako gaiak ezarri behar dituzte lehenik eta negoziazioa abiatu ondoren".

Negoziazio horien bitartean "sei potentziek Segurtasun Kontseiluarengana jotzeari uko egin diezaiotela eta Iranek uranioa aberasteari uko egin diezaiola" proposatu du Chiracek. Uranioa aberasteari uztea, beraz, ez litzateke aldez aurreko baldintza izango negoziaketekin hasteko. Lehen aldiz egin du horrelako proposamen bat Europako buruzagi batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.