Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren eta beste lau goi kargudunen immunitatea bermatzen duen legea baliogabetu du Italiako Auzitegi Konstituzionalak. Alfano legea iaz onartu zuten eta hainbat epailek zalantzan jarri dute Konstituzioarekin bat datorren.
Berlusconiren defentsa abokatuek lege horrekin aurrera jarraitzea espero zuten, haien ustez Italiako lehen ministroa "herritarren gainetik" dagoela argudiatuta. "Legea bera da denentzat, baina ez die berdin eragiten guztiei", abokatu horien arabera.
Lege hori indargabetuta, Berlusconiren aurkako prozesu judizialak abiaraziko dituzte.
italia
Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du Berlusconiren immunitatea bermatzeko legea
Lehen ministroa "herritarren gainetik" dago bere defentsa abokatuen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu