Auzitegiak ez dio utzi epaimahaiari 'Menezes auzia' libreki epaitzen
Epaimahaiak bai edo ez soilik erantzun ahal izango die auzia argitzeko egingo zaizkion galderei
Londresen Poliziak ekintzaile bat zelakoan hil zuen Jean Charles de Menezesen auzian, Michael Wright magistratuaren aginduz, herri epaimahaiak bi aukera izango ditu: akusatuei justifikatutako hilketa egoztea edo ebazpen irekia. Izan ere, justifikatu gabeko hilketagatik epaitzea baztertu du magistratuak. Horrez gain, epaimahaiak soilik bai edo ez erantzun ahal izango die galderei. Menezesen familiak epaimahaiaren erabakimena mugatzea salatu du, erantzunak libreki ematea oztopatzen ari direlako. Wrightek Menez tirokatu zuen poliziaren deklarazioa kontutan hartzeko eskatu du, erasoa gogoratzean negarrez hasi zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu