Quebec

Avenir du Quebec koalizio eskuindarrak irabazi ditu bozak

Philippe Couillard liberalak porrota onartu eta irabazleak zoriondu ditu. Inoizko emaitzarik txarrenak eskuratu dituzte independentistek.

Philippe Couillard lehen ministro liberala. IAN LANGSDON, EFE
2018ko urriaren 2a
14:01
Entzun

Bete egin da inkestek aurreikusitakoa, eta sortu zenetik lehen aldiz gobernuan izango da eskuineko Avenir du Quebec koalizioa, 73 diputaturekin. Emaitza ofizialak argitaratu ez dituzten arren, Philippe Couillard lehen ministroa izan da hura zoriontzen lehenengoetarikoa.

Azken hamabost urteetatik hamahirutan agintean izan den Alderdi Liberalak botoen %24,31 lortu ditu, eta 32 diputatu izago ditu legebiltzarrean. "Quebeceko herritarrek aldaketarako nahia adierazi dute", onartu du Couillardek.

Independentistek hartu dute kolperik gogorrena. Inoizko emaitzarik txarrena izan du Parti Quebecoisek, botoen %17,25 bereganatuta —duela lau urte %25,3 lortu zituen—. Independentistek hamar diputatu izango dituzte, 125 eserlekuko legebiltzarrean. Ordezkari kopuru bera izango dut ezkerreko Quebec Solidaire alderdiak ere, botoen %15,72 eskuratuta —duela hiru urte baino hiru aldiz gehiago—.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.