Kataluniako presidente Pasqual Maragallek deialdi ofiziala oraindik egin ez duen arren, atzo jada TV3 telebista kateak iragarri zuen datorren azaroaren 1ean egingo dituztela Kataluniako Presidentetzarako hauteskundeak. Data hori baieztatzan bada, urriaren 15ean hasiko dute ofizialki kanpaina. Kataluniako Estatutuak hiruko gobernuaren banaketa eragin zuen, eta, ondorioz, Maragallek behar baino lehenago bukatu behar izan du agintaldia.
Hainbat iturriren arabera, Maragallek ez dio aholkurik eskatu PSCko zuzendaritzarihauteskundeetarako data aukeratzeko, ez eta bere nahien berri eman ere. Ez dirudi PSCri ere data gehiegi gustatu zitzaionik.Baina gainerako alderdiak izan dira aurka agertu direneak. Batetik, CiUk ez du igandez bozkatzeko ohitura aldatzerik nahi. ERC haserre dago hauteskunde datekin espekulatzen aritzeagatik. ICVren ustez hauteskundeak urriaren 20an egin behar dira eta PPk Maragallen jarrera aurreikustezina kritikatu du.
Gaur, legegintzaldi honetako Kataluniako Legebiltzarreko azkeneko kontrol saioa egingo dute. Taldeek ez dute galderarik egingo eta Maragallek adierazpen instituzionala irakurriko du. Sortu den nahasmenaren aurrean, gaur hauteskundeen data zein izango den argitzea espero dute gainerako alderdiek.
Herrialde Katalanak
Azaroaren 1ean egingo dituzte Kataluniako hauteskundeak
Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidenteak jarri du hauteskundeetarako data. Santu guztien eguna, azaroak 1 asteazkena. Horrela aurreratu zuen atzo iluntzean Kataluniako TV3 telebista kateak. Antza denez, baina, gainerako alderdi politikoei ez zaie gehiegi gustatu Maragallen hautaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu