Azarora aurreratu dituzte hauteskundeak Marokon
RABAT. Marokon azaroaren 25era aurreratu dituzte hauteskundeak. Aurrekoak 2007an izan ziren, eta 2012rako zeuden aurreikusita hurrengoak. Uztailean, ordea, erregeak herritarrak baretu nahian proposatutako konstituzio berria onartu zuten, eta erakundeak lege berrietara egokitzeko aurreratu dute hauteskunde eguna. Bozak irabazten dituena presidente izendatuko dute, eta ez lehen ministro, orain arte ez bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu