•Urtarrilak 22. MNLA Azawadeko Nazioa Askatzeko Mugimenduak borroka armatuari ekinen ziola iragarri zuen.
•Martxoak 21. Militar talde batek estatu kolpea eman zuen Malin, gobernua MNLAren aurka behar bertzeko ahalegina egiten ari ez zelakoan.
•Martxoak 30. MNLAk Kidal hiria hartu zuen, Azawadeko handienetan hirugarrena.
•Apirilak 1. MNLAk Azawad osoa kontrolpean hartzea lortu zuen, Tonbuktu hiri nagusia barne.
•Apirilak 5. Militar kolpistek nazioarteari Azawaden esku hartzeko eskatu zioten.
•Apirilak 6. MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuen. Inork ez zuen onartu nazioartean.
•Apirilak 12. Dioncounda Traore Maliko behin-behineko presidenteak gerra berpizteko mehatxua egin zien tuaregei.
•Maiatzak 26. MNLAk eta Ansar Dine miliziak estatu islamista bat sortzea hitzartu zuten.
Azawadeko gatazka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu