Michel Gaudin Frantziako Poliziaren zuzendariak aitortu duenez, Frantziako Gobernuak "mehatxu seriotzat" hartu ditu AZF talde ezezagunak egindako iragarpenak. Talde horrek Frantziako tren burdinbide sarean hamar lehergailu jarrita dituela jakinarazi du, eta leherrerazi egingo dituela mehatxatu du, Frantziako Gobernuak lau milioi dola eta milioi bat euro inguruko erreskatea ordaintzen ez badu.Frantziako poliziaren talde bereziak talde horren mehatxuak ikertzen ari direla jakitera eman dute, eta aste honen hasieran telefono bidezko kontaktu bat izan dutela zehaztu dute.
"Ustezko terrorista horiek lau milioi euro inguru eskatzen dizkigute", zehaztu du Gaudinek 'LCI' telebista katean. Halaber, talde horrek talde armatu islamistekin zerikusirik ez duela nabarmendu du: "Hori ez da gure lan hipotesia momentu honetan", argitu du.
Talde ezezagun horrek hainbat gutun helarazi ditu azken asteetan Frantziako Barne Ministeriora. AZF izenarekin sinatzen dituzte gutunak. 2001ean Tolosa herrian lehertu zen AZF enpresaren izena hartu du taldeak. Leherketa horren ondorioz 30 pertsona hil ziren.
Pasa den otsailaren 21ean, Limoges inguruan, Paris eta Tolosa arteko burdinbidean leherkari bat aurkitu zutela aitortu du Gaudinek, AZF taldeak emandako xehetasunei jarraituz. Leherkari nahiko konplexua zela baieztatu dute, tren baten bibrazioekin lehertzeko prestatua. Artezilariek indargabetu zuten orduan lehergailua.
Lehen mehatxuak Pariseko Ministeritzara iritsi bezain laister, Frantziako poliziaren talde bereziak talde horren mehatxuak ikertzen ari direla jakitera eman dute, eta aste honen hasieran AZF-ko kideekin telefono bidezko kontaktu bat izan dutela zehaztu dute.
Polizia iturrien arabera, Frantziako osoko burdinbideetan hamar leherkari lehertzeko prest daudela mehatxu egin du berriz AZF taldeak. Halaber, Frantziako Gobernuak lau milioi euro ordaintzen ez badizkie leherrarazi egingo dituztela egin dute mehatxu.
Inongo pistarik baztertzen ez duen ikerketa ez trabatzeko, prentsari afera horren tratatzean diskrezioa eskatu diote agintariek.
Frantzia
AZFren mehatxua dela eta, SNCFko hamar mila langile Frantziko trenbide sarea ikuskatzen ari dira
Frantziako tren sarea kudeatzen duen SNCF enpresako hamar mila langile trenbideak ikuskatzen ari dira, ustez AZF taldeak jarri dituen hamar lehergailuak aurkitzeko. Izan ere, trenbide sarean lehergailuak ipini dituela ohartarazi dio talde horrek Frantziako Gobernuari, eta lau milioi dolar eta milioi bat euro eskatzen dizkio lehergailuak indargabetzearen truke. Parisko Gobernuak "serio" hartu du mehatxua, besteak beste, talde horrek emandako argibideei jarraiki, hilaren 21ean, Limoges inguruan, trenbidean lehergailu bat aurkitu zutelako. AZF taldearen nondik norakoen berririk ez dakitela agertu dute Frantziako Poliziako arduradunek, bakar-bakarrik iazko irailean Tolosa inguruan lehertu eta 30 heriotz eragin zituen planta petrokimikoaren izen bera duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu