Irudia. Katalunia

AZKEN AGURRA HERIBERT BARRERARI

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Azken agurra eman zioten atzo Heribert Barrera Kataluniako buruzagi independentista historikoari. Ehunka lagun elkartu ziren Parlamentuan haren aldeko hiletan. Kataluniaren eta independentziaren aldeko oihuak egin zituen han bildutako jendetzak. ERC Esquerra Republicana de Catalunyako kidea zen Barrera. Frankismoaren ondoren Kataluniako Parlamentuko lehen presidentea izan zen (1980-1984). 1936ko gerran frankisten aurka borrokatu zen, eta 1952ra arte erbesteratuta egon zen. Iragan larunbatean hil zen, 94 urterekin. Irudian, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia eta Marta Ferrussola haren emaztea hiletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.