'Kelly' kasua

Azken berrien ondoren, gero eta egoera estuagoan dago Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa

Hutton epailea agiriak aztertzen ari den heinean, gero eta egoera estuagoan dago Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa. Kasuaren ikerketa aurrera doa, eta Erresuma Batuko lehen ministroak giroa bere aurka du. Azken galdeketa batek dioen arabera, britainiarren %57k Gobernuak 'Kelly' kasuan zerikusia duela uste du. Beste galdeketa baten arabera, berriz, britainiarren %67k Blairrek Irakeko armei buruz gezurra esan zuela dio.

2003ko abuztuaren 25a
16:35
Entzun
John Scarlett Erresuma Batuko Inteligentzia Batzorde Bateratuko buruak idatzi eta Brian Hutton epaileak interneten argitara emandako agiri batek dioenez, Blair bera izan zen uztailaren 8an egindako bilera batean, BBCri informazioa pasa zion sator gisa Defentsa Ministerioak Kellyren izena agertaraztea nahi izan zuena. Modu horretara, BBCko satorraren izena gizarteak jakin zezala nahi zuen. Egun horretan bertan, Blairrek, Alastair Campbell Gobernuko Komunikazio arduradunak eta Jonathan Powelllehen ministroaren aholkulari nagusiak Kellyk hedabideekin zuen harremanaren inguruko prentsa adierazpen bat eman zuten argitara. Ministerioak 24 ordu beranduago eman zuen Kellyren izenaren berri.

Halaber, agiri horien arabera, Kelly atxilotzen bazuten, Defentsa Ministerioak Poliziaren arreta oztopatzeko plan bat jarri zuen martxan.

Hutton epaileak Interneten ikusgai jarri ditu 'Kelly auziaren' inguruko hainbatagiri, honako helbide honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.