Azken erasoak

2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Abuztuak 10. Militarrez jantzitako Afganistango herritar batek AEBetako hiru soldadu hil zituen tiroz Helmand probintzian.

Abuztuak 16. NATOko 11 soldadu hil ziren Kandahar probintzian, zihoazen helikopteroak lurra jota. Erasoa talibanek hartu zuten beren gain.

Abuztuak 17. NATOren misioko AEBetako bi soldadu hil zituen polizia batek tiroz Afganistango Farah probintzian.

Abuztuak 27. Afganistango soldadu batek NATOko bi militar hil zituen tiroz.

Abuztuak 30. Australiako hiru soldadu hil eta beste bi zauritu zituen Afganistango polizia batek tiroz eraso eginda Oruzgan probintzian.

Irailak 1. Wakdar probintzian, Afganistango lau polizia eta zortzi zibil hil zituzten talibanek bi eraso suizidetan, eta AEBetako bi militar erietxean hil ziren larri zauritu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.