Azken flotillako kideak deserriratzen hasi da Israel

2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Gazarantz zihoazen Tahrir eta Saoirse itsasontziak ostiralean abordatu eta geldiarazi zituen Israelek, eta haietako 27 ekintzaileak deserriratzeko prozesua abiarazi zuen atzo. Greziako eta Egiptoko bina ekintzaile eta Israelgo beste bat euren herrietara bidali dituzte, eta gainontzeko 21 kideak zaintzapean daude. Bestalde, NBEko Batzar Nagusiak bi estatuen konponbidea eskatu du Israelen eta palestinarren arteko gatazkarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.