Azken legegintzaldian 30 aulki aldatu dira
2007ko maiatzean aukeratutako parlamentua eta 2011ko otsailean desegindakoa ez dira berdinak. Azken legegintzaldian 30 aldaketa izan dira. Batzue- tan, diputatuek talde parlamentarioa utzi dutelako, eta beste batzuetan diputatua hil delako edo kargua utzi duelako. Azken kasu horietan berriro egiten dituzte hauteskundeak barruti horretan. Esaterako, Sinn Feinek lau diputaturekin hasi zuen legegintzaldia, baina bostekin bukatu du, 2010eko azaroan Donegal hego-mendebaldeko hauteskunde partzialetan Pearse Doherty errepublikanoak irabazi zuelako Fianna Faileko Pat Gallagherrek utzitako aulkia. Hiru aulki libre zeuden, gobernuak, gehiengoa galtzeko beldur, berritzea oztopatu zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu