Richard Miron, Nazio Batuen Erakundeko Ekialde Hurbilerako ordezkaria, kezkatuta agertu da, azken 48 orduetan Israelgo armadak bi palestinar hil dituelako. Lasaitasuna eskatu die horregatik Israelgo agintariei.
Azken hildakoak Zisjordanian izan dira. Militar israeldarrek eskuetan botila bat zeraman gizon palestinar bat hil dute, euren arabera botila aizto bat zela uste zutelako. Bestea, emakume bat, ostiralean hil zen, Bilin herriko protestetan parte hartzen ari zela, Poliziaren gasa arnastuta.
Mironek esan du "gertakari tragiko" horien gaineko informazio guztia jasotzeko zain daudela, baina zibilak babesteko eta indarra erabiltzerakoan lasaitzeko eskatu die Israelgo agintariei.
Mundua
Azken orduetan bi palestinar hil ondoren, Nazio Batuen Erakundeak lasaitasuna eskatu dio Israeli
Azken 48 orduetan bi palestinar hil ditu Israelgo armadak Zisjordanian, botila bat aizto batekin nahastu ondoren bata, eta protesta egiten ari zirenei gasa botata bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu