Sana hiriburutik 60 bat kilometrotara, Jalqa zonaldean, azoka bete-betean zela, bonbak bota dituzte. Gutxienez 25 lagun hil eta beste 30en bat zauritu dituzte, lekukoen arabera.
Azoka egunean jende ugari zebilen erosketak egiten. Lekukoen arabera, batik bat emakumeak zeuden azokan, eta halaxe daude hildakoen eta zaurituen artean ere.