Txileko diktadura

Babes helegite baten bidez Pinochet etxean atxiloturik edukitzeko agindua eten dute

Augusto Pinochet Txileko diktadore izanak ez du oraingoz Juan Guzman epaileak agindutako etxe barruko atxilotzea bete beharko. Izan ere, Pinocheten defentsak babes helegitea aurkeztu du neurri horren aurka, eta Santiagoko Apelazio Auzitegiak eskaerari buruzko erabakakirik hartu arte bertan behera geratu da.

2004ko abenduaren 14a
14:52
Entzun
'Condor operazioaren' baitan egindako bederatzi bahiketa eta hilketea baten arduradun dela egotzita Pinochet auzipetzea erabaki zuen atzo Guzman epaileak, eta, halaber, diktadorea epaiketa bati aurre egiteko "gai" dela iritzi zion. Behin-behineko neurri gisa Pinochet etxe barruan atxilo edukitzeko agindu zuen epaileak.

Atzo arratsean (gaur goizaldea Euskal Herrian), ordea, Pinocheten defentsak babes helegitea aurkeztu zuen, eta, ondorioz, agindua momentuz, etenda geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.