BIHAR BERRIA-N

"Babesa nahi baduzu, independentziaren aldeko argudio positibo, barneratzaile eta ulergarriak behar dituzu"

Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. John Garamendiri egindako elkarrizketa ere argitaratuko da bihar.

jarraia119168.jpg
2016ko otsailaren 1a
07:13
Entzun

Erresuma Batuko Parlamentuan SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko parlamentari gisa dihardu gaur egun Salmondek. Hura izan zen iazko Eskozia independentzia erreferendumera eraman zuena, eta egunotan Euskal Herrian izan da, Sabino Arana saria jasotzen. BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketaren aurrerapena da segidakoa:

- "Irlandan, esaera zahar bat zerabilten: “Ingalaterraren zailtasuna Irlandaren aukera da”. Nik esango nuke “Madrilen egungo geldialdia Euskal Herriaren eta Kataluniaren aukera da”.

- "Argudiatzen, konbentzitzen eta posizio bat artikulatzen 50 urte, mende erdi, behar izan dira Westminster [erreferendumaren] posizio horretara iristeko".

- "Ez diot jendeari esaten nola bozkatu, baina badiot botoa ematea baimenduta egon beharko litzatekeela, erabakitzea baimenduta egon beharko litzatekeela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.