Txile

Bachelet zentro-ezkerreko hautagaia izan da bozkatuena

Zentro-ezkerreko Concertacion koalizioko hautagai Michelle Bacheletek botoen %45,87 jaso ditu Txileko presidentea aukeratzeko bozetan. Hala ere, urtarrilaren 15ean egingo den bigarren itzulian erabakiko da nor izango den hurrengo lehendakaria: Sebastian Piñera La Alianza eskuineko koalizioaren hautagaiarekin lehiatuko da buruz buru. Piñeirak botoen %25,48 jaso ditu. Eskuineko beste hautagaiak, UDI alderdi kontserbadoreko buru Joaquin Lavinek, %23,35 bildu ditu, eta presidentziarako lehiatik kanpo geratu da.

2005eko abenduaren 12a
17:02
Entzun
Lavinek iragarri du bigarren itzulian La Alianzako Piñeira babestuko dutela, eta, beraz, ikuskizun dago eskuineko bi bloke handiek bat eginda zentro-ezkerreko Bacheleti aurrea hartzea lortuko duten.

Ezkerreko Juntos Podemos Mas koalizioak botoen %5,37 baino ez ditu eskuratu, baina alderdiko buruzagiak gustura agertu dira lortutakoarekin. Pentsatzekoa da bigarren itzulian sektore horretako boto asko Bacheleten aldekoak izango direla.

Bachelet Defentsa eta Osasun ministroa izan da egungo presidente Ricardo Lagosen Gobernuan. Bigarren itzulia irabaziko balu Txileko presidentetza eskuratzen duen lehen emakumea litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.