Giza eskubideak

Badawi blogari saudiarrari eman diote Sakharov saria

Hamar urteko kartzela zigorra betetzen ari da Raif Badawi blogaria, "islamari irain" egitea egotzita.

Emakume bat Raif Badawi blogariaren argazkia eskuetan duela, haren aldeko protesta batean.. COLE BURSTON / EFE
2015eko abenduaren 16a
13:55
Entzun

"Raif izpiritu librea da, eta ez lege urratzailea. Pentsamendu bakarra indarrean dagoen herrialde batean bizi den ahots aske bat besterik ez da; ez da gaizkilea", nabarmendu du Raif Badawi blogariaren emazte Ensaf Haidarrek, haren izenean saria jasotzera joan denean. 2012an blogaria hamar urteko espetxealdira eta mila zigor kolpe jasotzera zigortu zuten Saudi Arabian, "islamari irain" egitea egotzita.

Estrasburgon jaso du Haidarrek giza eskubideen alde egindako lanagatik Europako Parlamentuak ematen duen Sakharov saria. Ekitaldian minutu bateko isilaldia egin dute Parisen hildakoen omenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.