Bagdadeko atentatua ikertzen ari diren AEBetako Armadako kideak hipotesi horrekin jokatzen ari dira 'New York Times'-en arabera. Hain zuzen ere, egoitzako laguntzarik gabe egiteko erasoa ondoegi zegoela prestatuta iruditzen zaie ikerlari estatubatuarrei, besteak beste, kamioi-bonba Sergio Vieira de Mello NBEren Irakerako ordezkari bereziaren bulegoaren azpi-azpian lehertarazi zutelako.
Astearteko leherketak NBEren Irakeko egoitza nagusia, Bagdadekoa, guztiz hondatu zuen eta, gutxienez, 24 lagunen heriotza eragin zuen. Besteak beste, Sergio Vieira de Mello NBEren ordezkari berezia eta Nazio Batuetako beste zenbait goi-kargu hil ziren erasoan.
Iraken inbasioaren ondorena
Bagdadeko atentatuaren egileek NBEren egoitzaren zaindari irakiarren laguntza izan ote zuten ikertzen ari dira
NBE Nazio Batuen Erakundeko Bagdadeko egoitza lehertarazi zuten atentatuaren egileek eraikin hori babesten zuten zaindari irakiarren laguntza izan ote zuten ikertzen ari dira estatubatuarrak `New York Times' egunkariak plazaratu duenez. Zaindari horietako hainbat Saddam Husseinen erregimeneko segurtasun indarretak kideak izan zirela dio argitalpen horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu