iraken okupazioa

Bagdaden gutxienez 26 lagun hil eta 21 zauritu dituzte lau bonba-auto leherrarazita

AEBetako Armadak jakinarazi duenez, Irakeko erresistentziak lau bonba-auto leherrarazi ditu gaur Bagdaden, eta gutxienez 26 lagun hil eta 21 zauritu. Australiako enbaxadaren aurrean, erietxe baten inguruetan, nazioarteko aireportuaren inguruetan eta gune militar batean izan dira eztandak. AEBetako armadak, urtarrilaren 30ean egitekoak diren hauteskundeen testuinguruan kokatu ditu erasoak.

2005eko urtarrilaren 19a
11:38
Entzun
Australiako enbaxadaren aurrean izan den atentatuan bi lagun hil dira, eta zazpi zauritu. Enbaxadatik jakinarazi dutenez, hildakoen artean ez dago hango langilerik.

Handik denbora gutxira, suizida batek beste auto bat leherrarazi du Bagdadeko erietxearen aurrean, eta 18 lagun hil ditu, haietako bost poliziak.

Bagdadeko nazioarteko aireportuan beste bonba-auto bat leherrarazi dute, eta, Irakeko bi polizia hil dituzte. Gune militarrean izan den eztandan berriz, Irakeko bi soldadu eta bi zibil hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.