AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bushek eta Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blairrek berretsi zuten atzo bi herrialdeetako tropek Iraken jarraituko dutela. Egunotan Bagdaden izandako erresistentzia gogorragatik, soldaduak erretiratuko ziren susmoa zabaldu da, baina atzo han egotearen garrantzia nabarmendu zuten bi agintariek.
Bushen arabera, «militarren presentzia beharrezkoa da Irak berriro Saddan Husseinen diktaduraren pean egon ez dadin». Hala ere, tropa gehiago bidaltzeko asmoa erakutsi du Pentagonoak. Hain zuzen ere, 60.000 soldadu gehiago bidaltzea espero dute.
Egun AEBetako 146.000 soldadu daude Iraken, eta Erresuma Batuko 11.000. Kopuru hori aurki handituko da; izan ere, bederatzi herrialdek beste 5.000 soldadu bidaliko dituzte, Londresen aginduetara jarduteko.
Bestalde, joan den asteartean Bagdaden izandako erasoetan zauritu zen Estatu Batuetako soldaduetako bat atzo hil zen.
IRAKEKO OKUPAZIOA
Bagdaden jarraitzeko asmoa berretsi dute AEBek eta Erresuma Batuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu