irak

Bagdadetik gertu eraso diote AEBek Estatu Islamikoari

Orain arteko erasoak herrialdearen iparraldean izan dira.

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa —bizkarrez—, John Kerry AEBetako Estatu idazkariari eskua ematen, atzo, Parisko bilkuran. BRENDAN SMIALOWSKI / EFE
2014ko irailaren 16a
08:09
Entzun

Estatu Islamikoaren aurkako operazioa zabalduko zuela ohartarazi zuen Etxe Zuriak, eta halaxe egin du. Lehenengoz Bagdadetik gertu egin ditu bonbardaketak, hiriaren hego-mendebaldean, hain justu. Hala baieztatu du AEBen Defentsa Departamentuak.

Sirian ere erasoak egiteko asmoa azaldu berri du Obamak, Iraken operazioa hedatzearekin batera. Horrekin batera, 30 herrialdek konpromisoa hartu dute Iraki "laguntza militar egokia" emateko Estatu Islamikoaren aurka borroka dadin, baina ez dute zehaztu laguntza hori nolakoa izanen den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.