Ansar al Sunna ekintzaile taldeak bahituta zeukan Akihiko Saito japoniarra hil dutela baieztatu zuen atzo Japoniako Gobernuak. Talde armatuak ostiralean zabaldu zuen berria Internet bidez, eta atzo egiaztatu zuten Saitoren senideek zein Tokiok. Saito Erresuma Batuko Hart segurtasun konpainia pribatuarentzat ari zen lanean.
Bestetik, 13 lagun hil zituzten atzo Sinjarren, Bakuban eta Mosulen (Kurdistan). Sinjarren, Irakeko iparraldean, bi ekintzaile suizidak bi bonba-auto leherrarazi zituzten AEBen eta Irakeko segurtasun indarren base militar batean. Gutxienez bost irakiar hil zituzten, beren buruaz gainera. Bakuban, ustez bonba bat jartzekotan zeuden hiru irakiar hil ziren. Mosulen, hiru zibil hil ziren tartean ume bat AEBen aurkako bonba eraso batean. Al Kaim herrian, 10 erromes xiitaren gorpuak agertu ziren atzo. Irakeko Poliziaren ustez, Siriatik bueltan zihoazela torturatu zituzten. Begiak estalita, lotuta eta buruan tirokatuta agertu ziren. Al Kaimen erresistentziaren aurkako erasoaldi handia egin du hilabete honetan AEBetako Armadak.
IRAKEKO OKUPAZIOA
Bahitu japoniar bat hil dutela baieztatu du Tokiok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu