FARCek aske uzten duen bahitu bakoitzeko gerrillari preso bat aske uzteko prest agertu da Alvaro Uribe Kolonbiako presidentea. Hitzemate hutsetik haratago, truke hori egiteko baimena ematen duen dekretua sinatu zuen atzo gauean (bart goizaldean Euskal Herrian), Luis Carlos Restrepo Bakerako goi komisionatuak jakinarazi duenez. "Berehalako hitzarmen humanitarioaegiteko tresna da", agertu du, bahituak askatzea baita gerrillariak libre uzteko baldintza bakarra, bestelako negoziaziorik gabe.
Ingrid Betancourt duela 7 urtetik FARCek bahituta daukan Berdeen alderdiko osasun egoera larriak bulzatu du Uribe, agi denez, truke hori proposatzera. Izan ere, Betancourt oso gaizki dagoela ohartarazi zuen atzo Kolonbiako herri defendatzaileak, eta oihanean ez zuela luzaro bizirik iraungo. Hain zuzen ere, trukearen bidez Betancourt eta gaixorik dauden beste bahituak aske geratzea da Kolonbiako Gobernuaren lehentasuna.
Aske utziko lituzketen gerrillariei dagokienez, delitu larriak egin dituztenak ere libre lagatzeko prest agertu da Gobernua, hots, baita amnistia edo indultu aukeretatik kanpo dauden delituen egileak ere. Askatutako presoei ezarriko dieten baldintza indarkeria behin betiko uztea izango da.
Bahituak askatzearen truke FARCeko presoak libre uztea onartu du Kolonbiako presidenteak
Trukea baimentzen duen dekretua sinatu du bart Alvaro Uribek. Ingrid Betancourt duela 7 urtetik gerrillarien menpe dagoen politikaria da aske utziko luketenetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu