Mundua

Bahituen senideei FARCekin negoziatzeko baimena eman die Kolonbiako Gobernuak

2007ko otsailaren 24a
15:54
Entzun
Alvaro Uribe presidenteak eman du erabakiaren berri. Horrenbestez, 4 urtez izan duen jarrera aldatu du Gobernuak. 1.100 lagun inguru ditu bahituta FARCek, batzuek duela 10 urtetik. Preso dauden gerrillariak aske uztea eskatzen dute trukean.

Gutxi gorabehera, 500 dira FARCek bahituen truke libre uztea eskatzen duen gerrillariak. Arestian aipatu bezala, 1.100 inguru dira gerrillak bahituta dauzkan pertsonak, horietatik 57 politikariak. Gainerako gehienak militarrak eta poliziak dira.

Uribek atzo iluntzean egin zuen agerraldi batean (bart goizaldea Euskal Herrian) iragarri zuen FARCekin bahituen askatasuna negoziatzeko baimena eman ziela familiei, zehazki, Lucy Artunduagari, 2002tik bahituta daukaten Jorge Eduardo Gechen senadorearen emazteari.

Gaur betetzen dira 5 urte FARCek Ingrid Betancourtbahitu zuela, garai hartan Kolonbiako presidente izateko hautagai berdea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.