FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak gaur jakinarazi du Cauca haraneko departamenduko 11 diputatu hil zirela hilaren 18an, "identifikatu gabeko talde militar batekin izandako tiroketan". 2002an bahitu zituen diputatuak, eta haietako bat bizirik da -Sigifredo Lopez-, "une hartan ez zegoelako besteekin", Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek esan dutenez.
Alvaro Uribe Kolonbiako Gobernuaren presidentea kritikatu dute, "edozeren gainetik erreskate militarrak egin nahi izateagatik". Horrek "honelako tragediak" sortzen ditu, FARCen iritziz.
Kolonbiako Armadak diputatuak askatzeko erreskate operaziorik ez zuela egin adierazi du, "ez genekielako diputatuak justu non zeuden", Freddy Padilla komandante jeneralak adierazi duenez.
Uribek Segurtasun Kontseiluaren bilera deitu du.
Kolonbia
Bahituta zeuden 11 diputatu hil direla jakinarazi du FARCek
Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarren arabera, hilaren 18ko tiroketa batean zendu ziren. Kolonbiako Armadak esan du berak ez zuela erreskate operaziorik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu