iraken okupazioa

Bahitutako 12 nepaldar hil dituztela baieztatu du Nepalgo gobernuak

Abuztuaren 20an bahitu zituzten 12 nepaldar hil egin dituzte. Eraikuntza enpresa batean egiten zuten lan nepaldarrek, eta ‘Jeish Ansar Sunna’ izeneko taldeak bahitu zituen. Bahitutako bati burua moztu diote, gainontzeko guztiak ordea, tiroz hil dituzte. Sarraskiaren ondorioak aztertzeko ez ohiko bilera antolatu du Nepalgo gobernuak.

2004ko abuztuaren 31
18:54
Entzun
Duela hilabete atera ziren Nepaldik Iraken hildako 12 langileak. Antza, Jordanaian sukaldari bezala lan egitea zuten jomuga baina Iraken amaitu zuten eraikuntzan lanean.

Bahitzaileen taldeak, Ansar Al-Sunak, Irakeko gerran AEBak ez babesteko eskatu zion Nepalgo gobernuari. Nepaldarrak estatubatuarren enpresetan lan egitea salatu zuten Ansar Al-Sunakekoek.

Orain arte, 12 langileen askatasuna erdiesteko Nepalgo gobernuak egindako negoziazioak antzuak izan badira ere, Nepalgo langileen emigrazioa Irakera debekatu du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.