Bahraingo Giza Eskubideetarako Zentroaren arabera, protestetan atxilotutako 200 preso baino gehiago daude gose greban. Iragan astean, manifestariak artatzeagatik atxilotutako hainbat medikuk eta erizainek hasi zuten gose greba, auzitegi militar batek epaituko dituela salatzeko. Batzuk ospitalean daude larri.
Irango Press TV katearen arabera, Abdulhadi al Jauaja ekintzailea eta Hak Abduljalil al Singaze oposizioko kidea ere ekimenera batu dira. Bizi guztiko espetxe zigorra jaso zuten biek, protestetan parte hartzeagatik. Iragan martxoan hasi ziren Bahrainen al khalifatarren monarkiaren aurkako protestak. Monarkia sunita den arren, herritarren gehiengoa (%70) xiita da.
Protestak herrialde arabiarretan
Bahrainen 200 preso gose greban daude
Preso hartutako hainbat mediku eta erizainek jateari uko egin diote, auzitegi militarrek epaituko dituztelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu