Hamad Bahraingo erregearekiko negoziazioak abiatzeko hainbat baldintza ezarri ditu oposizioak, tartean gobernua bertan behera uztea, monarkia konstituzionala ezartzea, preso politikoak askatzea eta protestetan gertatutakoa ikertzea. Baldintza horiek bete ezean ez direla elkarrizketak hasiko ohartarazi dute oposizioko sei alderdi nagusiek: xiiten blokeak eta mugimendu laikoak.
Manama hiriburuko plazan elkarretaratu direnherritarrek, baina, monarkiarekin hitz egiteari uko egiten diote erregimena amaitzeko asmoa baitute. Egunotako protestetan zazpi lagun hil dituzte.
Protestak herrialde arabiarretan
Bahrainen elkarrizketak abiatzeko baldintzak ezarri ditu oposizioak
Erregeari gobernua bertan behera uzteko eta monarkia konstituzionala ezartzeko eskatu diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu