Irudia. Filipinak

BAKE AKORDIOA SINATU DUTE FILIPINETAN

2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Filipinetako Gobernuak eta MILF Askapen Islamiarrerako Fronte Mairuak 40 urte iraun duen gatazka amaitzeko bake akordioa izenpetu dute. Manila hiriburuan bildu ziren atzo Benigno Aquino herrialdeko presidentea eta Ebrahim Murad talde islamikoko buruzagia. MILFek 1970eko hamarkadan hasi zuen Bangsamoro eskualdearen aldeko borroka, eta gobernuarekin lortutako akordioak bertan estatu autonomoa sortzeko oinarriak ezarri ditu. Aquinok konpromisoa hartu du trantsizioa baimenduko duen lege organiko bat 2016a baino lehen parlamentura eramateko. Lege hori onartu ondoren, erreferendum bat egingo dute Bangsamoron.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.