kolonbiako hauteskundeak

Bake akordioan "zuzenketak" egingo dituela iragarri du Duquek bozak irabazi berritan

Alvaro Uriberen hautagaiak Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu bigarren itzulian, botoan %54arekin. Ezkerreko hautagaiak %41,5 eskuratu ditu. FARCek eskua luzatu dio presidente berriari.

Ivan Duque, hauteskudeak irabazi berritan, Bogotan. JUAN ZARAMA, EFE
2018ko ekainaren 18a
08:22
Entzun

Uribismoa Kolonbiako presidentetzara itzuli da. Atzo egin zuten Kolonbian presidentea aukeratzeko bozen bigarren itzulia, eta Ivan Duquek irabazi ditu, botoen %54,28 eskuratuta. Garaipenaren berri izan eta gutxira, adierazi du Juan Manuel Santos aurreko presidenteak FARCekin adostu zuen bake akordioa errespetatuko duela, ez duela puskatuko, baina "zuzenketak" behar dituela eta egin egingo dituela iragarri du. Neurri horiekin "biktimak prozesuaren erdian" jarri nahi dituela gaineratu du, "egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko". Segurtasuna eta justizia izan ditu hizpide, eta iradoki du gerrillarien bergizarteratzearen aroa atzean utziko duela.

Kolonbiak izan duen presidente gazteena da Duque. 41 urte ditu. Duquek esan du ustelkeriaren kontrako borroka izango dela bere ardura nagusia. Duquek Andres Pastrana eta eta Alvaro Uribe presiente ohiek hauteskundeetan eman dioten bultzada eskertu du, eta segurtasuna amesten duela adierazi du: "Justiziaren bitartez eraiki behar dugu segurtasunaren ametsa. Segurtasunak hirietara itzuli behar du, langagunetara, segurtasuna behar demokratiko bat delako". Zehaztu du segurtasunaz ari denean, "bakeaz ere" ari dela, eta Santosen akordioak "bakearen aldekoen eta etsaien arteko zatiketa" eragin duela iradoki du eta gerrillarien bergizarteratzea ahalbidetu duen aroa "atzean" utzi nahi duela.

Rodrigo Lendoño Timochenko FARCeko buruak botoa ematerakoan adierazi zuen espero duela irabazlea edozein delarik ere bake akordioa bultzatzea. "Uste dut akordioak babestuta daudela eta gehiengo handien babesa dutela, baita nazioartean ere.

Gustavo Petro ezkerreko hautagaiak botoen %41,54 eskuratu ditu bozetan, botoen %93 zenbatuta. Hauteskundeak galdu dituela aitortu du, baina porrotik ez dela izan gaineratu du. "Zer porrot? Zortzi milioi kolonbiar libre zutik. Hemen ez dago porrotik. Oraingoz ez gara gobernu izango", esan du Twitterren. Santosek zoriondu egin du Duque, eta jardunean den gobernuaren babes osoa adierazi dio botere aldaketa modu ordenatu eta lasai batean egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.