Bake negoziazioak hasiko ditu Netanyahuk Fayadekin
JERUSALEM. Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro Salam Fayadekin bilduko da Aste Santuaren ondoren, bake negoziazioei berrekiteko. PANeko presidente Mahmud Abbasek eskutitza idatzi dio Netanyahuri, palestinarren nahiak azaltzeko eta bakea lortzeko eskatzeko. Netanyahuk ere Abbasi idatzi dio, «baldintzarik gabe» negoziatuko duela esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu