Jerusalemen, Israelgo lehen ministroaren egoitzan, egin dute bilera Ehud Olmertek eta Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak, gaur eguerdian. Israelgo Gobernuaren inguruko iturriek agertu dutenez, etorkizuneko bake negoziazioan giltzarriak izango diren gaiak aztertu dituzte, "oinarrizko gaiak", baina ez ditu zeintzuk zehaztu. Elkarrizketen abiaburua "bi herrirentzat bi estatu lortzea" dela nabarmendu du.
AEBek bultzatuta israeldar eta palestinarren arteko bake biltzarra da egitekoa udazkenean, eta hori prestatzeko jarri dira elkarrekin harremanetan Olmert eta Abbas. Testuinguru horretan egiten duten bigarren bilera da gaurkoa.
Hamas kritiko
Hamas, berriz, oso kritiko agertu da Olmert eta Abbasen arteko elkarrizketekin: AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek antolatutako "harreman publikoetako kanpaina" baten parte direla iritzi dio, eta ez dutela ezertarako balio.
Ekialde Hurbila
Bake negoziazioetarako "oinarrizko gaiak" aztertu dituzte Olmert eta Abbasek
Negoziazioen abiaburua, "bi herrirentzat bi estatu lortzea" dela nabarmendu dute Israelgo iturriek . AEBek bultzatuta bake biltzarra egingo dute udazkenean, eta negoziazio horiek prestatzeko aurrez aurreko bilera egin dute bigarrenez gaur Israelgo lehen ministroak eta PANeko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu