MUNDUA

Bakearen Nobel saria, Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearentzat

Arma kimikoak desagerrarazteko erakundeak egindako "esfortzu handia" saritu dute, Nobel Institutuaren esanetan.

2013ko urriaren 11
14:43
Entzun

NRK Norvegiako telebista kate publikoak aurreratu du albistea, eta Nobel Institutuak baieztatu du 11:00etan: OPCW Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeari emango diote 2013ko Bakearen Nobel saria. 1997an sortu zen erakundea, eta egun 190 herrialde ditu kide.

Egun, Siriako arma kimikoak desegiteko prozesuan parte hartzen ari da OPCW. 2014. urte erdirako Siriako armak zerrendatu eta deuseztatzea adostu zuten Errusiak eta AEBek, eta horretarako prest agertu zen Siriako presidente Baxar al-Assad. Hilaren 28an, aho batez onartu zuen Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak Siriako armategi kimikoa suntsitzeko urratsak zehazten dituen ebazpena. "OPCWk inoiz hartu duen lanik handiena eta garrantzitsuena da", Ahmet Uzumcu erakundeko zuzendari nagusiaren arabera.

Iaz, Europako Batasunari eman zioten Bakearen Nobel saria, "adiskidetzearen alde" egin duen lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.