Bakearen Nobel saria jaso duten emakumeak

2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Bertha von Suttner (1905). Bakerako Nazioarteko Bulegoko ohorezko presidentea eta Lay down your arms nobelaren egilea. Austro-hungariarra.

Jane Addams (1931). Soziologo estatubatuarra, WILPF Askatasunaren eta Bakearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako presidentea.

Emily Greene Balch (1946). Historialari, soziologo eta idazle estatubatuarra, WILPFko presidentea.

Betty Williams eta Mairead Corrigan (1976). Irlanda Iparralderako Bake Mugimenduaren sortzaileak; irlandarrak biak.

Teresa Calcuttakoa (1979). Karitatearen Misiolarien burua.

Alva Myrdal (1982). Soziologo eta politikari suediarra.

Aung San Suu Kyi (1991). Birmaniako disidentziaren burua.

Rigoberta Menchu Tum (1992). Guatemalako kitxe etniako ekintzailea.

Jody Williams (1997). Minen kontrako ekintzaile estatubatuarra.

Shirin Ebadi (2003). Giza eskubideen aldeko ekintzaile irandarra.

Wangari muta Maathai (2004). Ekintzailea eta Kenyako Ingurumen ministroa.

Ellen Johnson, Leymah Gbowee eta Tauakkul Karman (2011). Emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.