•Nekazaritza garapen integralerako politika. Herrialdea garatzeko eta eskualdeak gizarteratzeko helburuz, lurraren erabilpenaz eta ekoizpenik gabeko lurrez mintzatuko dira. Osasun, hezkuntza, etxebizitza eta pobrezia arloaz eztabaidatu, eta elikagai segurtasunerako sistema bat adostuko dute .
•Parte hartze politikoa. Amaierako akordioaren ostean sor daitezkeen mugimendu politikoen eskubideak eta bermeak zehaztuko dituzte. Baita herritar guztiek baldintza beretan parte hartzea sustatzeko mekanismoak ere.
•Gatazkaren amaiera. Bi aldeetako indarkeriaren amaieraz, desarmatzeaz, eta FARCen gizarteratzeaz eztabaidatuko dira. Bestalde, gobernuak erakunde kriminalen aurka egiteko konpromisoa hartu, eta segurtasuna bermatu beharko du.
•Legez kanpoko drogen auziaren konponbidea. Legez kanpoko produktuen ekoizpena ordezkatzeko aukerak bilatu, eta horien kontsumoari aurrea hartzeko zein osasun publikoa bermatzeko programak adostu beharko dituzte.
•Biktimak. Gatazkako biktimei kalte-ordaina ematea da gobernuaren eta erakunde armatuaren arteko akordioko puntu garrantzitsuena, eta atal honetan, biktimen giza eskubideei eta egiari buruz eztabaidatuko dute.
•Inplementazioa, egiaztapena eta berrespena. Eskualdeei emango diete garrantzia bake akordioaren ezarpena zehazterako garaian. Horrez gain, bake hitzarmena beteko den edo ez ikuskatzeaz eta egiaztatzeaz arduratuko den batzorde bat ezarriko dute, eta bi aldeen arteko distantzia murrizteko mekanismoak ezarriko dituzte.
Bakerako bide orria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu