Mundua

Baldintzapeko askatasuna eman diote Paraguaiko kolpista ohi bati

Lino Oviedok hamar urteko kartzela zigorraren erdia baino gehiago betea du.

2007ko irailaren 6a
18:39
Entzun
Paraguaiko auzitegi militar batek baldintzapeko askatasuna eman dio Lino Oviedo jeneral eta kolpista ohiari, hamar urteko kartzela zigorraren erdia baino gehiago beteta duela-eta. Horretaz gain, espetxean portaera txarrik ez duela izan azpimarratu du auzitegiak.

Oviedo (63 urte) 1996an saiatu zen estatu kolpea ematen Paraguain. Haren abokatuek askatasuna eskatua zuten, eta onartu egin du auzitegi militarrak. Baldintza bat jarri dio Oviedori: ezin duela Paraguaitik irten.

Kolpista ohiak kartzelaldiaren lehen zatia Brasilen pasatu zuen, eta 2004tik Paraguain. Viñas Cue espetxe militarren dago, Asuncion kanpoaldean, eta arratsaldean irten du handik. Ehunka jarraitzaile zituen zain.

Hiritar Etikoen Batasun Nazionala (UNACE) alderdi politikoko kidea da Oviedo. Berak sortu zuen, eta herrialdeko laugarren indarra da. Datorren urtean izango dira hauteskunde orokorrak Paraguain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.