auzitegiak

Balear uharteetako presidente ohiari sei urteko kartzela jarri diote, ustelkeriagatik

'Palma Arena auziko' lehen kasuan epaitu dute Jaume Matas. Bere jarduera politikoa sustatzeko kazetari bati diru publikoa eman izana egotzi diote. Jose Maria Aznarren garaian Espainiako ministro ere izana da.

2012ko martxoaren 20a
20:11
Entzun

Jaume Matas PPko kide eta Balear uharteetako (Herrialde Katalanak) Gobernuko presidente ohiari sei urteko kartzela zigorra jarri dio Palmako Lurralde Auzitegiak, ustelkeria delituak leporatuta.

Palma Arena auziko lehen kasuan epaitu dute Matas (Palma, 1954). Antonio Alemany kazetariari diru publikoa eman izana egotzi diote. Epaiaren arabera, bere jarduera politikoa sustatzeko hitzaldiak idazten zizkion Alemanyk. Honek hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra jaso du.

2010ean diru publikoarekin gehiegizko kostuekin eraikitako Palma Arena belodromoaren ustelkeria kasuan bederatzi delitu egotzi zizkioten: prebarikazioa, eroskeria, fondo publikoak bidegabe erabiltzea, bidegabeko jabetzea, iruzurra, influentzia trafikoa, diru zuriketa, zerga eta hauteskunde delituak. Fiskaltzak hiru milioi euroko bermea jarri zion kartzela saihesteko, eta Matasek ordaindu egin zuen.

Bi aldiz izan da Balear uharteetako lehendakari: 1996-1999 eta 2003-2007 artean. 1996tik 2007ra irletako PPko presidente izan zen, eta 2000tik 2003ra Espainiako Gobernuko Ingurumen ministro, presidente Jose Maria Aznar zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.