Herrialde Katalanak

Baleareetako hezkuntzan hiru eleko eredua ezarri zuen dekretua baliogabetu egin dute

Ikasturtea hasi eta egun gutxira, Baleareetako Justizia Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du unibertsitatzeaz besteko ikasketetan katalana, gaztelera eta ingelesa neurri berean emateko tokiko gobernuak ezarri zuen dekretua.

2014ko irailaren 23a
13:49
Entzun

CCOO, STEI eta UGT sindikatuen helegite bana aintzat hartu, eta Baleareetako hezkuntzan hiru eleko eredua ezarri zuen gobernuaren dekretua bertan behara utzi du Baleareetako Justizia Auzitegi Gorenak. PPko gobernuak ez zion eskatu araudi horri buruzko txostenik Balear Uharteetako Unibertsitateari, eta horregatik onartu dituzte hiru sindikatuen helegiteak.

Espainiako Auzitegi Gorenean hiru ebazpen horien kontrako helegitea jartzeko aukera dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.