Amrozyk irribarrez hartu du epailearen erabakia, eta epaiketara hurbildutako jendeak txaloka hartu du epaia.
Epai hau Jakartako Marriot hotelean gertatutako atentatutik bi egunera iritsi da. Jakartan hamasei lagun hil eta 150 lagunetik gora zauritu ziren. Al-Qaeda taldearen adar Jemaah Islamiyari egozten diote atentatu hori egitea.
Baliko atentatua
Baliko atentatua egiteaz akusatutako lehen prozesatua heriotza zigorrera kondenatu dute
Baliko gune turistiko baten aurka iazko urrian izandako atentatua egiteagatik prozesaturiko Ali Amrozy heriotza zigorrera kondenatu du Indonesiako epaitegi batek. Ekintza hartan 202 lagun hil eta 350 zauritu ziren. Auzitegiak lau terrorismo delitu egozten dizkio Amrozyri, eta auto-bonba jartzeko autoa eta lehergailuak Indonesiara sartzea ere leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu