Nicolas Madurok jakinarazi duenez, gobernuak ez zuen espero egun hauetan hil kapera bisitatzen ari diren milaka herritarren babesa, eta Chavezen gorpua aurrerago ere ikusi ahal izan dadin baltsamatuko dute.
Egun hauetan askok eskatu dute gorpua Simon Bolivarrenarekin batera ehorzteko, Panteoi Nazionalean. Horretarako, ordea, 25 urte pasatu behar dute hiltzen denetik, eta Iraultzaren Museoan egongo da, horretarako propio eraikitzen ari diren leku batean.
Hileta gaur 16:30ean hasiko da, hasiera batean iragarri baino ordubete geroago. 30 estatuburuk eta 50etik gora nazioarteko ordezkaritza izango dira.