NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek Sirian irtenbidea bilatzeko «ekintza bateratua» exijitu dio Segurtasun Kontseiluari. «Hildakoen eta zaurituen kopurua onartezina da, eta ezin dugu utzi horrela jarraitzea». Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, estatuko indarrek gutxienez hamabortz lagun hil zituzten atzo.
Arabiar Ligak aste honetan aurkeztuko du Siriako egoerari buruzko txostena. Baxar al-Assad presidenteak keinu bat egin zuen herenegun, «matxinadako krimenengatik» zigortutakoei amnistia emanez. Urtarrila amaitu baino lehen amore ematen duten soldadu desertoreei ere eraginen die.
Banek Sirian inplikatzeko eskatu dio Segurtasun Kontseiluari
Baxar al-Assad presidenteak amnistia eman die «matxinadako krimenengatik» zigortutakoei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu