Thailandiako Gobernuaren kontrako manifestariak Bangkokeko aireportu nagusian, Suvarnabhumin, sartu dira bart goizaldean eta kontrol dorrea menpean hartu dute. Ondorioz, hegazkin trafikoa etenda dago. Mecako erromesaldira zihoan Islamaren jarraitzaile talde bati bakarrik utzi diote hegazkina hartu eta abiatzen.
Aireportuaren inguruetan istiluak ari dira gertatzen manifestarien eta polizien artean, baina protestaren sustatzaile den Demokraziarako Herri Aliantzak iragarri du Somchai Wongsawat lehen ministroak dimisioa eman arte eutsiko diotela beren jarrerari. Albiste agentzien arabera, ehunka lagun sartu dira bart goizaldean aireportuan -batzuk makilak eta burdinazko barrak zeramatzatela diote- eta hainbat gune beren menpe hartu dituzte.
Azkenaldian protesta jendetsuak izaten ari dira Thailandian Gobernuaren kontra, eta istilu larriak ere izan dira horietako askotan. Aireportuaren okupazioak larriagotu egin du Thailandiako krisi politikoa eta Gobernuaren egoera.
Thailandia
Bangkokeko aireportuko kontrol dorrea menpean hartu dute Gobernuaren kontrako manifestariek
Hegazkin trafikoa eten dute, eta Somchai Wongsawat lehen ministroak dimisioa eman arte protestari eutsiko diotela iragarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu