Ezbeharra

Bangladesen itota hildakoak 700 lagun izan daitezke, ezbeharretik bizirik atera diren bi lagunek diotenez

Bangladesen atzo gauean hondoratu zen transbordadorean 900 lagun zihoazela eta horietatik 700 direla itota hildakoak adierazi diote bertako egunkari bati ezbeharretik bizirik atera diren bi lagunek. Agintariek momentuz ez dute azken orduko berri hori baieztatu. Meghna, Padma eta Dakatia ibaien artean gertatu da ezbeharra, korronte asko sortzen diren gunean. Gainontzeko berrehun bidaiariak bizirik atera dira.

2003ko uztailaren 9a
13:25
Entzun
Dhaka eta Barisal hirien arteko bidea egiten ari zen 'Nasreen' itsasontzia ezbeharra gertatu denean. 'Monzon' euriteen garaia da, eta Bangladesh ingurua zeharkatzen duten ibaiak hazita jaisten dira.Apirilean horrelako itsasontzien nabigazioa debekatu zuten agintariek, hil horretako lehen hogei egunetan 200 lagun hil eta 500 lagun inguru desagertu zirelako.

Bangladeshen oso ohikoak izaten gisa honetako hondoratzean, baldintza kaskarrak dituzten neurri ertaineko itsasontzi ugari ibiltzen baitira bertako uretan, eta gehienetan jendez gainezka. Transbordadoreak dira milaka herritarren garraiobide bakarrak Bangladeshen, errepide eta zubi falta nabarmena baitago paraje horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.