Asia

Bangladeshko Poliziak 100 lagun hil ditu bi asteko epean

Gobernuak droga trafikoaren aurkako "gerra" hasi zuen hilaren 15ean. 12.000 herritar atxilotu ditu epe horretan.

Berria
2018ko maiatzaren 29a
19:20
Entzun

"Egoera erabat kontrolpean hartu arte jarraituko du gerra honek", esan dio AFP agentziari Asaduzzaman Khan Bangladeshko Barne ministroak. Bi aste baino gutxiagoko epean Poliziak 102 lagun hil ditu droga trafikatzaileen aurkako operazioetan. "Hildako gehienek armak zituzten. Polizia ikusi bezain azkar hasten ziren tiroka", justifikatu du Khanek. AFP agentziak Poliziako iturriak aipatuta dioenez, azken hamar lagunak gaur goizean bertan hil dituzte, "batzuk Poliziaren aurkako tiroketetan, beste batzuk trafikatzaile taldeen artekoetan".

Giza Eskubideen Batzorde Nazionalak "kezka larria" agertu du hildako kopuru handiarengatik, eta uste du Poliziak exekuzioak egin dituela.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.