Barack Obama AEBetako presidentetzarako hautagai demokrata Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin bildu zen atzo Eliseoan.
Sarkozyrekin bildu ostean, uranioa aberasteko programa bertan behera uzteko eskatu zion Irani hautagai demokratak. «Ez itxaron hurrengo presidenteari, presioa areagotu baino ez da egingo», ohartarazi zuen Obamak. Iranek onartu egin behar ditu Obamaren ustez, AEBek, Erresuma Batuak, Alemaniak, Txinak eta Errusiak uranioa aberasteari uzteko egin dizkioten proposamenak.
Afganistango egoera ere izan zuten hizpide atzoko bileran eta Obamak, herrialde horretara soldadu gehiago bidaltzeko erabakia eskertu zion Sarkozyri.
Barack Obama Sarkozyrekin bildu da Eliseoan nazioarteko bere biraren barruan
Presidente berriaren zain egon gabe, uranioa aberasteko programa bertan behera uzteko eskatu dio Irani
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu